Slide 1 Slide 2 Slide 3

Korrika badator!!!!

  • 2011-04-15

Hola vecinos,

Korrika Trebiñutik abiatu zen apirilaren 7an eta azken txanpan dugu jada. Igandean bukatuko da, Donostian. Euskararen aldeko ekimenari merezi duen ongietorria egingo diogu auzoan, Auzo Elkartearen euskara taldearen gogo eta kemenari esker. Joan den astean bertso afaria antolatu zuten Korrikari laguntzeko eta igandean, 10:00etan jarria dago hitzordua Tahona okindegiaren aurrean. Bertan, haurrek petoak margotuko dituzte, Korrika iristen denerako -11:30ean gutxi gorabehera- dotore-dotore korri egiteko.

Nos vemos en el barrio