Parte hartu Kirolaren Egunean!
- 2011-05-25
Hola vecinos,
Larunbatean, hirugarrenez egingo dugu Kirolaren Eguna auzoan. Aurten elizaren ondoko kirol pistetan –auzoaren bultzadari esker lortu dira-eta Oroimenaren Lorategian izango da. Jarduerak 09:30ean hasiko dira. Ordu horretan izena eman ahal izango dute haurrek; adinaren arabera banatuko ditugu. Hortik aurrera, futbol eta saskibaloi partidak izango dira kirol pistetan, eta Oroimenaren Lorategian beste ekintza batzuk izango dira: motor lasterketak, toka… Eguerdian, kros txikia izango da –aita edo ama eta haurrak taldeka- eta bukatzeko, sari banaketa egingo da.
Aurten beste berrikuntza bat dago. Arratsaldean futbol partida izango da, jokatu nahi duten auzotar heldu guztiei zuzenduta. Talde batean ibaiaren aldean –nolabait esatearren- bizi direnek jokatuko dute eta bestean, auzoaren beste aldekoek.
Nos vemos en el barrio